XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zuzendaritza Nagusi honi otsailaren 13ko 3/87 Foru Arauko 67.2. artikuluan eta abenduaren 21eko 134/88 Foru Dekretuko 26.4. artikuluan emandako ahalmenak direla bide, hauxe EBATZI DUT:
Lehenengoa: Baimen, S.A. sozietateari, 5/1993 Foru Arauko 3. artikuluan adierazitako gauzazko aktibo finko berrietan egin izandako inbertsioengatik, 3.430.814 pta. -ko zenbatekoko kenkaria ematea; kenkari hori Sozietateen gaineko Zergaren kuotari ezarri ahal izango zaio.
Bigarrena: aurreko atalean eskatutako zerga-onurak emango dira; hala ere, kasuan-kasuan behar den ikuskapenak indarrean iraungo du.
Hirugarrena: izan bedi ebazpen honen zioa Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuko buruaren txostena.
Bilbon, 1995.eko irailaren 20an.
Ogasun eta Finantzen zuzendari nagusia, JAVIER URIZARBARRENA BERNARDO
Data Color, S.A. sozietateak, A48156335 IFK duela, Inbertsiorako Zerga Pizgarriei buruzko uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauan araupetutako zerga-onurei heltzeko egindako eskabidea eta Zuzeneko Zergen Administrazio Zerbitzuburuaren 1995.eko irailaren 28ko proposamena ikusita.
Zuzendaritza Nagusi honi otsailaren 13ko 3/87 Foru Arauko 67.2. artikuluan eta abenduaren 21eko 134/88 Foru Dekretuko 26.4. artikuluan emandako ahalmenak direla bide, hauxe EBATZI DUT:
Lehenengoa: Data Color, S.A. sozietateari, 1993.eko ekitaldian zehar egin izandako inbertsioak direla eta, zerga-onura hauek emango zaizkio:
1. Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren menpekoak izan, eta zenbatu daitezkeen inbertsioei dagozkien egintza eta kontratuetarako, kuotaren %95eko hobaria.
2. Egindako inbertsioen zenbatekoaren gaineko %20ko zerga-kreditua, 16.853.824 pta.-koa alegia, Sozietateen gaineko Zergan sartu beharreko kuotari ezarriko zaiona.
Kuota nahikoa ez dela-eta ezarri gabe geldituko den kenkaria gehienez hurrengo lau ekitaldiotan egin ahal izango da.
3. Pizgarriak jaso dituzten inbertsioen amortizazio askatasuna.
Bigarrena: aurreko atalean eskatutako zerga-onurak emango dira; hala ere, kasuan-kasuan behar den ikuskapenak indarrean iraungo du, bai eta uztailaren 5eko 8/1988 Foru Arauko 2 eta 8. artikuluetan xedatutakoak ere.